SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 102
Baixar para ler offline
Aurkibidea
Zer da Instagram?
Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
Has gaitezen aplikazioa erabiltzen
Instagramen aritzeko gako batzuk
Eta nik zer egin dezaket Instagramen?
Aparteko aplikazioak
Euskaldunon komunitatea Instagramen
Hiztegia
Eduki osagarriak
Zer da Instagram?
Zer da Instagram?
• Mundu osoan zehar famatua bilakatu den sare soziala da.
• 2010eko bukaeran sortutako plataforma da Instagram, Kevin Systrom eta
Mike Kriegeren eskutik eta hasieratik nahiko famatua bilakatu zen.
• Zertan datza? Irudietan argazki efektu ezberdinak ezartzea ahalbidetzen du
eta irudi hori guztiz aldatzea, marko, filtro, zein koloreen bidez beste itxura
eta zentzu ezberdina lortuz.
• Argazkiak eta bideoak partekatzean oinarritzen da. Materiala horiek beste
sare sozial batzuetan ere partekatzeko aukera ematen du.
• Ohiko erabilpena sakelako gailu eramangarrien bidez ematen da,
telefonoak bereziki. iPhone, iPod touch, iPad eta Androiderako dago
aplikazioa.
• Antzinako Kodak Instamatic eta Polaroid kamerak gogora ekartzen ditu
argazkiek hartzen duten itxuragatik.
Zer da Instagram?
Argazkiak eta 15
segundutako
bideoak partekatu
daitezke
24 filtro ezberdin;
azken 5ak 2014ko
abenduan
300 milioi
erabiltzaileen marka
gainditu du
2012an
Facebookek
erosi zuen
Argitalpen bakoitzeko:
argazkia/bideoa, testua,
@aipamenak, #traolak,
url-al, ikonoak idatzi
daitezke
Geokokapena
adierazi daiteke
%90a baino
gehiago 35 urte
baino gazteagoa;
%28a 18-29 urte
Erabiltzaileen %60a
baino gehiago
AEBtik kanpo bizi
da
Egunero 70 milioi argazki
edo bideo baino gehiago
partekatzen dira
Sare sozialik
gogokoena
nerabeen
%23arentzat
Filtrorik
erabiliena
Mayfair da
Argitalpenen %83ak traolak.
%11ak #nofilter traola 1,2 milioi
“Atsegin
dut”
egunero
1000 iruzkin
segunduro
Traolarik
erabilienak:
#love, #instagood,
#photooftheday,
#happy,
#followme, #tbt,
#me, #cute
Zer da Instagram?
Zeintzuk dira Instagrameko osagaiak?
Sormena teknologiarekin batzen da Instagramen
Sormena eta emozioen bitartez lotura sortzen da erabiltzaileen artean =
Komunitate bat sortzen da
Norberaren irudia, onlineko izaera eta ospea sendotzeko eta egoa
azalerazteko tresna ezin hobea bilakatu da
Argazkigintza /Bideoa + [Mobile + Geolokalizazioa]
Zertarako erabiltzen du
jendeak Instagram?
Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
Zer partekatzen dute erabiltzaileek Instagramen?
• Eguneroko bizitzarekin erlazionatutako edozein jarduera. Edozein!
• Janaria eta sukaldaritza platerrak
• Bidaia eta lekuak, paisaiak
• Arkitektura
• Kirolak
• Argazkigintza
• Arteak
• Moda
• Kirolak
• Selfieak
• …
Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
• Instagram interakzio handiko sarea bilakatu da, bertan ematen diren
jarduerei esker.
• Erabiltzaileen jarduerarekin lotutako hainbat ekintza sortu dira
plataforman: erronkak, eguneko argazkia, gai bati buruzko argazkiak
zabaltzea…
• Traolak erabiltzen dira lanak taldekatzeko, aldarrikapenekin bat egiteko,
ekimenetan parte hartzeko, erabiltzaileen arteko taldeak biltzeko…
#PhotoOfTheDay
#EgunekoArgazkia
#Movilgrafias
#Euskadigrafias
#JumpOfTheDay
#instagood
#streets_oftheworld
#igers eta tokian tokiko taldeak
#somosinstagramers
#estaes_euskadi eta tokian tokikoak
#bnw
#urbanart
• Traolarekin identifikatutako edukiak
bildu eta bilatu daitezke.
• Bakoitza zabaldu eta horren datuak
eta egilea, noiz eta non egin izan den
ikusteko, iruzkinak egiteko, atsegin
dugula adierazteko…
Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
• Egun, erronkak, lehiaketak eta abar antolatzen dira. Gai bat jartzen da eta
traola bat ezarriz, horrekin edukiak zabaltzen dira.
• Edozein motatako erronka izan daiteke: ospakizuna, argazki formatua,
teknika edo mota, sormena, ekimen bati lotzeko…
Adibidez: #JumpOfTheDay, #Retratos_desenfocados, #Posadosgrafias…
• Osatu izan diren taldeen kideen arteko geratzeak ere ematen hasi dira,
erabiltzaileak mundu fisikoan ere elkar ezagutzeko.
• Markek oso ondo ulertu dituzte plataformaren ondasunak eta etekina
ateratzen diote, bezeroekin komunikatzeko aukera aprobetxatuz eta
komunitatea sortuz.
Instagramek komunitatea sortzen du
Badaude kontu eta erabiltzaile bitxiak Instagramen…
Argazki bakoitzean sakatu dagokion Instagrameko profilera jotzeko
Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
Argazki bakoitzean sakatu dagokion Instagrameko profilera jotzeko
Argazki bakoitzean sakatu dagokion Instagrameko profilera jotzeko
Argazki bakoitzean sakatu dagokion Instagrameko profilera jotzeko
Eta oraindik beste
Instagrameko aplikazio
borobilago bat: artista honek
bere jarraitzaileen argazkiak
plataformatik hartu, moldatu
eta margotu horien gainean
eta bere Instagrameko
profilera igotzen ditu berriro.
Instagram gure
bizitzaren parte bat
bihur daiteke eta
egunerokotasun eta
une berezietara lotu
Has gaitezen aplikazioa
erabiltzen
Hasiera
Zer behar da kontua sortu eta aplikazioa erabiltzen hasteko?
• iOS edo Android sistemako sakelako telefonoa
• Gogoa
Edukiak gorde genitzake Instagramen modu pribatuan, partekatu gabe.
Ezarpenetan aukeratu behar da.
Sakeleko telefonoetarako Instagram aplikazioa deskargatu behar duzu
hasteko:
• iPhone, iPad edo iPod-etarako: Appleko App Storetik.
• Andoid gailuetarako, Google Playtik.
Aplikazioa deskargatu
eta izena emateko
erabiltzaile izena eta
pasahitza sortu besterik
ez da behar. Facebook
bidez egin daiteke.
Ondoren beste datu
batzuk eman behar dira.
Lagunak bilatzen has zaitezke.
Jarioa ikusten da lehenengoz zabaltzerakoan,
gure lagun eta jarraitzen ditugun
erabiltzaileen jarduera.
• Argazki / bideo bakoitzarekin batera
ikusten dugu:
• Erabiltzailearen izena eta iruditxoa
• Noiz argitaratu izan duen
• Irudia, bideoa
• Erabiltzaileak idatzitako testua (traolak,
aipamenak … barne)
• Beste erabiltzaileek
egindako iruzkinak
• Zenbat “Atsegin dut”
dituen
• “Atsegin dut” egiteko
aukera
• Iruzkina idazteko
aukera
• Beste aukerak: edukia
salatzeko, beste sare
sozialetan
partekatzeko, url-a
kopiatzeko
Beraz, aplikazioa erabiltzen hasi eta berehala interakziorako aukera
eskaintzen du Instagramek.
Eskaintzen dituen aukera eta baliabideak berdintsuak eta erabilgarriak dira,
berdin diola horietara heltzeko nondik heldu garen.
Aukerak
• Argazkiak/bideoak ikusi.
• Atsegin ditugula adierazi eta interakzioa sortu
(iruzkinak).
• Erabiltzailea jarraitu.
• Bere geokokapena ezagutu.
• Erabiltzaile horren beste jarraitzaileak ezagutu.
• Erabilitako traolak.
• Edukia beste sare sozialetan partekatu (Facebook /
Twitter).
• Esteka hartu.
Esploratu, bilaketak egin
• Beste erabiltzailen jarduera, argazkiak ikusi eta
erabiltzaile berriak deskubritzeko aukera.
• Argazki edo erabiltzaileen profilen bidez egin
daitezke bilaketak.
• Bilaketetarako terminuari dagokion eremuan idatziz
baita ere.
• Edoizein argazkian sakatuta hori ikusi eta
interazkiorako aukerak ditugu.
• Jarraitzen ez dugun erabiltzaile baten argazkia
zabaltzen dugunean, jarraitzaileak bihur gaitezke
zuzenean.
• Bere iruditxoan sakatuz bere profila osoa ikus
genezake.
• Edozein argazki edo bideotan irudian bi biderrez
klik eginez eduki hori atsegin dugula adieraziko
dugu.
Esploratu, bilaketak egin
Erabiltzaile baten profila
• Argazkian sakatuta profila osoa ikusteko
aukera.
• Erabiltzaile horren bioa.
• Jarduera eta datuak.
• Argazki/bideo guztiak ikusteko aukera.
• Geokokapenaren arabera argazkiak
mapa baten ikusteko aukera
• Argitaratu izan dituen eduki guztiak.
Erabiltzaileen araberako bilaketa
• Argazkiak
• Jarraitzeko aukera
• Profila osoa ikusteko aukera
Jarduera
• Jarraitzen dituzun erabiltzaile eta zure
jarduera agertzen dira atal honetan
• Jarraitzen dituzun erabiltzaileak: zein
argazki atsegin duten, egin izan dituzten
iruzkinak
• Beste batek atsegin izandako argazkian
sakatu eta zabaltzeko aukera duzu
• Zure jarduera: zeinek sakatu izan duen
“Atsegin dut” zure argazkitan eta zein
argazkitan, zeinek jarraitzen zaituen,
egindako iruzkinak argazki bakoitzeko;
guztiak denbora erreferentziarekin
Gure edukietan atsegin izan dutenen
kopurua adierazten duen ikonoa sakatuta,
horien zerrendara jo genezake.
Eta hor:
• Profila ikusteko aukera
• Jarraitzeko aukera
Profila
Norberak moldatu behar du bere profilean
ikusiko diren datuak.
Interakzioa sustatzeko garrantzitsua:
• Izena eta iruditxoa
• Bioa, estekak eta abar barne
• Geokokapenaren araberako erakustea
• Gure edukiak agertuko dira
• Beste datu batzuk: argitaratutako edukiak,
zenbat jarraitzaile ditugun eta zenbatei
jarraitzen diegun.
• Gure profiletik ezarpenetara jotzeko
botoia dugu.
Partekatzeko funtzioa:
• Gure argazkiak partekatzeko
baliabidea daukagu; facebook,
Twitter, Tumblr, Flickr eta Foursquaren,
sare sozialei dagokionez; eta posta
elektronikoz edo argazkiaren esteka
sortuz.
Besteen profilak ikusi
eta kuxkuxeatu bai…
Baina has gaitezen
gure argazkiak egiten
eta argitaratzen!
Kamara
• Argazkia zuzenean egin genezake edo
dagoeneko argazki bildumatik bat
hartu eta moldatu.
• Argazkia edo bideoa egingo ditugun
aukeratuko dugu.
• Flasharen aukerak dauzkagu.
• Kamara ondo heldu eta argazkia
egiteko botoia sakatu.
• Ediziorako pantailara aldatuko da.
Edizioa
Sormena eta orijinaltasuna adierazteko
aukera dugu hemen.
• Aplikazioak automatikoki moldatu
dezake argazkia, argitasun aldetik.
• Norberak aukera dauka ikuspegi
ezberdinetako doikuntza egiteko:
argitasuna, kontrastea, berotasuna,
saturazioa, nabarmentzea, itzalak,
desenfokatzea…
• Eta hemen ere filtroak erabiltzeko
aukera dago. Filtroak dira Instagramek
proposatu duen berrikuntzarik
nabarmenena argazkiak partekatzeko
baliabideen artean.
Hauek dira Instagramek egun eskaintzen dituen filtroak eta bakoitzak
sortzen duen efektua:
2014ko abenduan azken bostak aurkeztu eta kudeatzeko sistema ezarri
zuen
• Argazki baten itxura nabarmen aldatzen
da filtro bat edo beste aplikatuz.
• Argazki berdinari filtro ezberdina jarriz,
emaitza guztiz ezberdina eta zentzua ere
alda dezake.
• Lortu nahi den helburuaren arabera bata
zein bestea aukeratuko dugu.
• Frogak egitea da egokiena.
• Norberaren gustu petsonala eta sormena
jokatzen dute hemen.
Argitaratzea
Argitaratzeko unea heldu da! Azken pausua
ondo betetzeko:
• Testua bete, aipamenak, traolak,
ikonotxoak eta abar erabiliz, nahi izanez
gero
• Beste erabiltzaile batzuk etiketa daitezke
(eta horrela beraien profilen
jakinarazpenetan jasoko dute): botoia
sakatu, argazkian sakatu punturen baten
eta erabiltzailearen izena idazten hasi.
• Geokokapena: non eginda dagoen
adierazteko. Lekua aurkituko ez balu,
idazteko aukera ematen du.
• Sare sozialetan partekatu nahi
baduzu, dagokionaren botoia
sakatu.
• Testua moldatzeko aukera izango
duzu.
• Dagokion sarearekin lotuko du zure
kontua (lehenengoz egiterakoan
baimena eskatuko dizu eta behin
datuak emanda, hurrengorako
gordeko ditu).
• “Compartir” edo “Share” botoia
sakatu eta argitaratuta!
Instagram beti zurekin
eramateko prest?
Instagramen aritzeko gako
batzuk
Argazkia ateratzeko,
hobeto telefonoaren
kamara erabiltzea,
Instagramekoa
zuzenean baino.
Erresoluzioa ez da
berdina
Argiaren bila
joan.
Mugimenduan
balego objektua,
argia bilatu
Telefonoa ondo
sostengatu eta ez
mugitu.
Txorakeria, ezta?
Kamararen
enfokatzeko
baliabidea erabil
ezazu
Argazkiak hobetzeko truku batzuk
Kamararen lentea
garbi dago?
Haurren kasuan
begiratu
beharrekoa!
Telefonoaren
aurreko lentea:
bereizmena
atzekoarena
baino txikiagoa
da. Kontutan
izan
Zooma: honen
erabilpena neurtu
argazkia
ateratzerakoan.
Hobeto gu mugitzea
edo argazkia egitea
eta zooma gero
erabiltzea
Lerroak edo grid
delakoa: erabili.
Konposaketaren
herenen araua
erabili
Argazkia karratua
izatea: horrela
Instagramera
igotzean ondo
doituko dela
bermatzen dugu.
Objektuaren
atzekaldea eta
argazkiaren
atzeko planoa,
garbiago hobeto
Badaude hainbat
osagarri: flash-ak,
lenteak, telefonorako
babesak eta
geruzak, selfietarako
makilak …
Aparteko
aplikazioen bidez
ere argazkiaren
tamaina eta
proportzioa
doitzeko aukera
dago
Argazki oina eta
izenburua: burua
astindu eta
sormena erabili!
Askotan,
gutxiago gehiago
da
Aparteko
aplikazioak
erabiliz askotan
emaitza asko
hobetzen da.
Jarduera egokiak Instagramen
Behin aplikazioa erabiltzen hasten zarenean eta atsegin baduzu, agian
gehiagorako gogoa sortuko zaizu eta jarraitzaile gehiago lortu eta
harremanak sendotu nahi izango dituzu.
Hemen Instagramen egoki aritu eta etekin handiagoa ateratzeko gomendio
batzuk:
• Profila ondo egokitu: jarraitzaileak irabazi nahi badituzu, ezarpenak ondo
doitu zure profilean: argazkia, bioa osatu…
• Istorioak kontatu: emozioen bidez jarraitzaileekin hobeto lotuko duzu.
• Ez hartu beste erabiltzaile baten irudirik eta zure burua egile moduan
aurkeztu.
• Ez aprobetxatu beste erabiltzaile batek zabaldutako irudiak bertan zure
produktuen salmenta egiteko edo zuri buruzko publizitatea egiteko,
iruzkinetan eta abar.
• Edizio programak erabil itzazu zure argazkien kalitatea hobetzeko eta
sormena adierazteko.
• Filtroen erabilpena: zeintzuk dira zure jarraitzaileei gehien atsegiten zaizkien
filtroak?
• Traolen erabilpena: argazki bakoitzeko 30 erabil daitezke. Oreka bilatu
behar duzu irudia eta erabilitako traolen edukia eta kopuruaren artean.
Traola erabilienak jarraitzaileak erakarri ditzakete, baina irudiarekin bat
egin behar dute.
• Zure jarraitzaitzaileak zaindu: iruzkinak eskertu, galderei erantzun,
atenditu…
• Ez hartu baimenik gabe inoren edukia. Zabaldu nahi baduzu, birbidalketa
egin (badaude honetarako programak) eta egilea aipatu. Inoren edukia
beste zerbaitetarako erabili nahi izanez gero, baimena eskatu.
• Beste sare sozialetan zabaldu zure Instagrameko jarduera.
Esaten da Instagramek argazkilari onak garelakoaren ametsa edo
gogoa betearazten gaituela.
Instagram gure bizitzari buruzko gertaerak eta abar partekatzeko
tresna aproposa da. Aukera handiak ematen dizkigu sormena
erabiltzeko eta gauzak beste modu batez adierazteko, harremanak
egiteko, besteengandik ikasteko, lekuak eta ohiturak ezagutzeko…
Baina ez dugu ahaztu behar benetazko bizitza eta onlinean
erakusten dugunaren arteko oreka mantendu behar dugula, bi
zentzutan: segurtasuna eta pribatutasuna zaindu eta sare sozialek
eragin dezaketen errealitatea ulertzearen ikuspuntutik.
Instagram eta adingabekoak
Azken ikerketen arabera, estatu espainolean sare sozialen erabilpena 11 eta
14 urteko nerabeen artean orokorra da. Smartphoneak dituzten 11 eta 14
bitartekoen %72ak gailu hori sare sozialetan ibilitzeko erabiltzen du.
Instagramen erabilpena nerabeen artean nabarmen igo da: Lehen
Hezkuntzako 6. mailan profila zabaldu duten ikasleen kopurua handia da eta
Bigarren Hezkuntzako 1go mailakoen artean, gehienek profila dutela aitortzen
dute.
Nerabeentzat Instagram komunikazio bidea bilakatu da: gogoko gauzak
partekatu, harremana izan, komentatu, hitz egin, beraien gaietaz mintzatu,
mezuak bidali eta pertsonai famatuen jardueraren jarraipena egiten dute.
Instagram eta adingabekoak
Zergatik atsegin dute Instagram? Atsegina da, oso bisuala eta erakargarria,
irudia nagusi da, intuitiboa eta erraza erabiltzeko.
Zer egin adingabekoak babesteko?
Hemen aholku eta ideia batzuk:
• Instagram izatez ez da tresna arriskutsua. 14 urte izan behar dute legez
bertan izena eman ahal izateko, baina gazteagoek ere kontua zabaltzen
dute, sistemak ez duelako kontrolik ezartzen eta ez duelako adina
galdetzen.
• Guraso eta adingabekoek batera Instagram erabiltzen ikastea jarduera
positiboa bilakatu daiteke: bata besteengandik ikasi, sormena sustatu,
arriskuei buruz hitz egin…
• Instagram kontu bat zabalik ez izateak ez du esan nahi adingabekoaren
irudirik ez dela agertuko sarean; beste erabiltzaile baten bidez ager
daiteke.
• Adingabekoek, oinarrizko arau eta gomendio batzuk ulertuta, arazorik
gabe erabil dezaketen sarea da.
• Kontutan izan nahiz eta erabiltzaile pribatu bezala agertu, profilaren izena,
iruditxoa eta bioa guztiz publikoak dira.
• Errespetua eta norbera eta bestearen irudia zaintzea oinarrizkoa da. Bai
edukiak partekatzerakoan, eta bai bestek partekatutakoa komentatu eta
zabaltzerakoan.
• Gazteari galdetu nola eta zertarako erabiltzen duen Instagram.
• Partekatzen dituen edukiak bere nortasun digitala osatzen dutela uler
arazi. Edozein lekutan ager daitekela, ez dela desagertuko eta ondorioak
izan ditzakela.
• Instagramek segurtasunerako baldintza batzuk bermatzen ditu:
• Argitaratutako edukiak ezabatu daitezke.
• Etiketatu edo etiketak kentzeko aukera dago Instagramen.
• Erabiltzaileak blokeatu daitezke.
• Edukiak salatu daitezke.
Gai honi buruzko informazio gehiago bilduta dago eduki osagarrien atalean
Eta nik … zer egin dezaket
Instagramen?
Eta nik zer egin dezaket Instagramen?
Kontua sortu eta orain ez dakizu nori jarraitu. Esan bezala, Instagram
interakzio handia sortzen duen sarea da.
Badago beste erabiltzaile batzuk aurkitu eta komunitatean parte hartzen
hasteko zenbait aukera, plataforma hau aproposa bai da horretarako.
Zelan hasi harremanetan? Non aurkitu erabiltzaile interesgarriak? Nori
jarraituko diot? Nola lor dezaket beste erabiltzaileekin lotzea?
• Zure inguruko lagun eta kontaktuetatik hasi. Horiei jarraitu eta ikusi horien
jarduera.
• Zure lagunen edukien iruzkinetan beste erabiltzaile batzuen profilak ikusi.
• “Atsegin dut” adierazi omen dutenen profilak ikusi.
• Instagramen bilatzailearen bidez eduki edo erabiltzaileen araberako
bilaketak egin ditzakezu.
• Gogoko edo arduratzen zaizun araberako bilaketak egin.
• Edozein erabiltzaileren profilean bere jarraitzaile eta jarraitzen dituenen
kopurua agertzen da. Horietan sakatuz profila gehiago deskubrituko
ditugu.
• Traolen araberako ikerketa: traola bat sakatu eta horrekin zabaldu izan
diren eduki eta erabiltzaileetara helduko zara.
• Atsegin dituzun edukiei buruzko interesa adierazi: iruzkindu, galdera edo
erantzunak bota…
• Marka, produktu, enpresa, ekimen… eta abarrek gaur egun presentzia
handia daukate Instagramen. Atsegin badituzu, jarraitu hauek ere.
Ideia falta? Zer partekatu dezaket?
Zuk uste baino gauza eta une gehiago partekatu ditzakezu Instagramen: zure
eguneroko bizitzari buruzko bitxikeriak edo une berezi bat; zure lanaren beste
ikuspegi bat; zure auzo/herri/hiriko txokoak, zaletasunak…
Baina oraindik ideien faltan bazaude, hemen proposamen batzuk:
• Sormena piztu! Hori beti!
• Lagunen arteko une bitxiak edo
egunerokoak.
• Lagunen arteko edozein argazki
ezberdina bihurtu eta egoera
beste modu batez azaldu.
• Hain modan dauden selfie delako
horiek.
• Zaletasun bat duzu? Ezagutzera eman
horren berezitasunak.
• Aipuak sortu, gogokoen dituzun
esaldiekin, asmatutakoekin, unean-
uneko gaien edo garaien inguruan.
• Zure gogokoen idazle, kantarien…
aipuak.
• Zure eguneroko ibilbidean ideiak
aurkituko dituzu, kamararen atzetik
ikusita.
• Egunero proposatzen diren erronketan
parte hartu.
• Eta zuk zure buruari erronka bat
proposatu baita ere.
• Argazki ezberdinak bildu eta collageak
egin.
• Eguraldiak eta inguruneak
hainbat aukera eskaintzen
dizkigu.
• Beste garai bateko uneak
gogoratu edo antzeztu.
• Jarduera dibertigarria
proposatu.
• Errealitatea beste ikuspuntu
batetik islatu.
• Eguneroko objektuen
bitxikeriak.
• Irribarreak beti dira atseginak
eta goxoak…
• Maitasuna eta poztasuna
kutsakorra da, saiatu.
Aparteko aplikazioak
Hamaika aparteko aplikazio dago Instagramekin lotzeko eta argazki
edo bideotan efektu ezberdinak lortzeko.
Hemen batzuk besterik ez dira agertzen, behar ezberdinetarako erabil
daitezkeenak.
Jarraitzaileak irabazteko eta harremana sustatzeko aplikazioak
Tags for Likes: argazkiei traolak eransteko
erabakitzen laguntzeko
InstaFollow: jarraitzaileak lortzeko jokoaren
dinamika aprobetxatuz
InstaMessage: bapateko mezularitzarako
aplikazioa
Textgram: argazkietan sormena lantzeko:
testuak jarri, graffitiak egin…
InstaRepost: argazki eta bideoetan
jabetza edo egilearen izena agertzeko
eta hauek birbidaltzeko
Repost: argazki eta bideoetan jabetza
edo egilearen izena agertzeko eta
hauek birbidaltzeko
Instaplace: geokokapena gehitzeko eta
lekuari buruzko datuak agertzeko
FoodShareFilter: Manos Unidas
elkarteak sortutakoa, janaria
partekatzeko baina helburu sozialekin
Camera +:
oinarrizko edizioak egiteko; objektua
mugimenduan dagoenean emaitza onak
Pro HDR:
paisaietako argazkitarako eta argia emateko
aproposa.
Irudien edizioa egiteko aplikazioak
Xnview fx: ediziorako hainbat baliabide eta
filtroak
Diptic:
Collage-ak osatzeko
Whitagram:
argazkiak birdimentsionatzeko
eta karratu zuria jartzeko.
Afterlight :
baliabide ugari
100 Cameras in 1: filtroak
InstaSize: argakiaren tamaina
doitzeko
Lenslight: argiarekin jolasteko eta
efektuak sortzeko
Fuzel Pro: mosaikoa eta collage-ak
egiteko
LabelBox: irudietan etiketak itsatseko
Picfx: edizioa eta hainbat baliabide
Bubble Frame: markoak eta testuak jartzeko
Phonto: testuak jartzeko hainbat letra mota
eta baliabide
Magic Hour: filtro eta efektu ezberdinak
Wood Camera: filtro, efektu,
baliabideak
Cuptakes : atzeko planoak sortzeko
Instamap:
geolokalizazioaren
arabera mapa baten
kokatzeko
Statigram: Estadistikak eta datuak. Ordenagailuaren bidez aritzeko
Instagram ordenagailuaren bidez kudeatzeko:
Instagrameko onlineko bertsioa
Gramfeed
Webstagram
Instagrameko argazkiak inprimatzeko aukerak
• Printstagram: aukera ezberdinak argazkiak inprimatzeko
• PostalPix
• CanvasPop: eskegitzeko euskarrian bihurtu
• Blurb: bilduma liburuan
• Artifact Uprising: bildumak euskarri ezberdinetan
• Instagoodies: pegatinak
• Boo Box by Hatchcraft: eskegitzeko markotan jartzeko
• Sticky9: euskarri ugarietan irudiak inprimatzeko aukera:
pegatinak, posterrak, gailuen babesleak …
Instagrameko argazkiak inprimatzeko aukerak
• ImageSnap : keramikazko irudiak
• Artflakes
• Casetify: gailuen babesleak sortzeko
• Postagram: postalak
• Stitchtagram: burkoiak eta zorroak
• Instaprint: argazkiak inprimatzeko gailua
Euskaldunon komunitatea
Instagramen
Euskaldunon komunitatea Instagramen
• Euskal herritarrok komunitatea sortu dugu ere Instagramen. Hainbat
traolekin partekatzen ditugu edukiak.
#igerseuskadi
#igersbilbao
#igersgasteiz
#igersdonostia
#euskogram
#visiteuskadi
#BasqueCountry
#loves_euskadi
#euskorincones
#euskadibasquecountry
#euskadigrafias
#euskofotos
#naturaleza_euskadi
Bilboren kasuan, gainera:
#gaurbilbao, #ilovebilbao, #bilbaolovers, #botxografia, #bilbaocity,
#somosbilbaolovers, #verybilbao, #instabilbao
• Tokian tokiko traolak eta erabiltzaile taldeak sortu eta sortzen dira.
Euskaldunon komunitatea Instagramen
• Eta gure artean erronkak, ekimenak sustatzeko traolak eta abar sortzen
dira.
#naturaleza_euskadi erabiltzaile ugari biltzen
duen beste talde bat da.
@naturaleza_euskadi k oraintsu lortu ditu 1000
jarraitzaile bere profilean eta 10.000 argazki
baino gehiago #naturaleza_euskadi
traolarekin.
Euskaldunon komunitatea Instagramen
Tokian tokiko taldeak sortuz joan dira, hiriz-hiriko
#iger komunitateak. @igersbilbao, adibidez,
lehenetarikoa da eta orain dela gutxi #igersbilbao
traoladun 100.000 argazkietako marka gainditu izan
du.
#igerrak
Euskaldunon komunitatea Instagramen
#Igerrak Instagram erabiltzaile
euskaldunon sortu berri den
komunitatea da.
Ikastaro hau aprobetxatu nahi izan dugu
egitasmo honen aurkezpena egiteko eta
horretarako gonbidatu ditugu.
Gaur gurekin, eta lehenengoz
publikoaren aurrean, @Igerrak =
#Igerrak taldearen aurkezpena.
#igerrak
Euskaldunon komunitatea Instagramen
Igerrak Instagrameko euskaldunon komunitatea da.
Helburu zehatz batekin jaio gara: mundu osoko euskaldunak bilduko dituen
komunitatea izatea. Euskaldunzaharrak, euskaldunberriak, gutxi dakitenak,
asko dakitenak, hemengoak, hangoak... Berdin dio!!
Euskaldunak elkar ezagutzeko erabiliko ditugun tresnak erronkak eta
lehiaketak dira. Horretarako etiketak erabiliko ditugu.
Gure eskaera bakarra zuen argazkietan esaldiren bat euskaraz idaztea da.
Azaroan jaio ginen eta gaur 700 euskaldun baino gehiago gara eta gure
etiketan #igerrak 5000 argazki daude.
Euskaldunon komunitatea Instagramen
Ideia bat daukagu bihotzean:
"Euskarak egiten gaitu euskaldun".
Instagram euskaraz beteko al
dugu?
Eta nork daki, egunen baten Instagram
sarea Euskeraz egon liteke.
Hasiko gara euskara zabaltzen Instagramen?
#EuskararenEtxea n egoteak hamaika aukera
eskaintzen dizkigu…
Hiztegia
Hiztegia
Instagram erabiltzen hasten zarenean traola batzuk maiz agertzen direla ikusiko
duzu. Batzuk siglak besterik ez dira.
Hemen traola horien zerrenda eta bakoitzaren esanahia.
#OOTD
OOTDk “Outfit of the Day” esan nahi du. Zeri buruz ari diren traola honekin? “Eguneko
janzkera” bezala itzuli genezake. Moda eta osagarriei buruzko profiletan oso erabilia
eta jarraitua.
#WCW
“Woman Crush Wednesday” , hitzak adierazten duen bezala asteazkenetan erabiltzen
da, miresten duten emakumezko baten argazkia partekatzeko.
#Regram
#Regram traola, bir-argitaratu izan den argazki bati buruz ari denean erabiltzen da. Beste
erabiltzaile baten argazkia hartu, zabaldu (bera aipatuz edo horretarako sortutako
aplikazioren baten bidez) eta traola honekin adierazi. Twitterreko birtxioaren parekoa.
Hiztegia
#Foodporn
Sukaldaritzako plater atseginak partekatzeko.
#POTD
“Photo of the Day“, eguneko argazkia. Erabiltzaileek euren eguneko argazkirik onena
partekatzeko erabiltzen dute eta beste profil batzuek erronka proposatzeko.
#GF
“Gang Family” edo “Global Family“. Munduan zehar argazkilaritza zaletasun gisa
dutenen komunitatea. Webgune propioa daukate eta traola honekin eguneko
argazkirik onena partekatzen dute.
#MCM
“Man Crush Monday” #WCW -ren antzerakoa, baina kasu honetan astelehenetan
argitaratuta eta gizonezko baten argazkia da partekatzen dena.
#F4F
“Follow for Follow“, jarraitzen banauzu jarraituko zaitut, edo horrelako zerbait adierazteko.
#Fitspo
Kirolzaleek fitness, kiroletako jarduerak, ohitura osasungarriak eta gorputza osasuntsuak
argitaratzeko erabiltzen dutena.
#BNW
“Black and White”, zuri beltzezko argazkiak.
#L4L
#F4Fren antzerakoa, “Like for Like” zentzuan: atsegin duzula esaten baduzu, nik zurea
atsegin dudala adieraziko dut.
#WHP
Weekend Hashtag Project, Instagramek ezarritakoa da: asteburuko irudien lehiaketa
izendatzeko erabilia. Lehiaketa honetan parte hartuz zure ospea izugarri igoko da
plataforman.
#TBT
“Throwback Thursday“, antzinako edo txikitako argazkiak partekatzeko
proposamenarekin bat egiteko; hau egiteko eguna ostegunero izaten da.
#FBF
Flashback Friday, #TBTaren antzerakoa, baina astero ostiraletan iraganeko irudiak
argitaratzeko.
#Petstagram
#Petstagram, etxeko abere, maskoten argazkiak partekatu eta identifikatzeko erabili izan
ohi den traola.
Hiztegia
Hiztegia
#SelfieSunday
Hain modan dauden selfi delako horiek argitaratzeko erabili ohi da. Hasieran igandetan
bakarrik argitaratutako irudiak zabaltzeko ezarri zen, baina gaur egun edozein unetan
selfieak partekatzeko erabiltzen da. Oso erabilia da eta 11 milioi irudi baino gehiago
dago traola honekin.
#GOTD
“Gram of the day”, #POTDren antzerakoa da: zure eguneko argazkirik onena
argitaratzeko.
#SMH
“Shake My Head“, azalpenik ez duen edo ulergaitza den irudi bat argitaratzen denean.
#LMAO
“Laughing my ass off”, barrez lehertuta adierazteko. Barregarriak diren argazki eta
bideoak izendatzeko eta jarraitzaileen atentzioa deitzeko.
#Instamood
Erabilien diren traolen artean dago, argitalpenaren bidez zure gogoa adierazteko.
Hauek une honetan oso erabiliak diren traolak dira.
Baina etengabe berriak sortzen dira.
Gogoratu erabiltzaile berriak ezagutzeko eta gogoko
dituzun gaiak jarraitzeko aproposak direla.
Eduki osagarriak
Eduki osagarriak eta gehiago ikasteko…
• Herenen araua argazkigintzan
• Orma irudi bat osatzeko Instagrameko argazkiekin
• Instagrameko laguntza zerbitzua
• Instagramek osatutako (Connect Safely eta Protegeles.com-
ekin batera) Instagram erabilpenarako gurasoentzako gida
(Guía para padres sobre el uso de Instagram).
Irudiak eta kredituak:
Instagram
Flaticon: CouCou
Freepik
Anna Vitalen infografia
Luis Quiles
Dokumentu hau Creative Commonseko Aitortu - Ez Komertziala - Partekatu
Berdin (cc by-nc-sa) lizentziapean sortu da.
Zer esan nahi du horrek?
Lizentzia honek lana partekatu eta jendaurrean hedatzeko eskubidea ematen
du baita lan eratorriak sortzeko ere. Horretarako derrigorrezkoa da lanaren
kredituak aitortzea. Gainera ezin da lan hau (ezta bere eratorriak ere)
merkataritza xedeetarako erabili. Azkenik, lan hau aldatzen bada, edo lan
eratorri bat sortzen bada, sortutako lana baimen honen berdin-berdina den
beste batekin soilik banatu ahal izango da.
Dokumentu honek Azkue Fundazioak osatu eta eskainitako Instagrameri buruzko ikastaroaren edukiak biltzen
ditu.
Ikastaro hau 2015ean eskaini zen Bilbon, Euskararen Etxean, urtarrila eta martxoa bitartean.
#EskerrikAsko!
Instagram oraindik atsegin ez baduzu, saiatu berriro eta joan hasierara ;-)
info@azkuefundazioa.org
94 402 80 81

Mais conteúdo relacionado

Mais de Azkue Fundazioa

Euskaraldia entitate sustatzaileak
Euskaraldia entitate sustatzaileakEuskaraldia entitate sustatzaileak
Euskaraldia entitate sustatzaileakAzkue Fundazioa
 
Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak
Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak
Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak Azkue Fundazioa
 
Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoria
Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoriaTeknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoria
Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoriaAzkue Fundazioa
 
Klikasi plataformaren aurkezpena
Klikasi plataformaren aurkezpenaKlikasi plataformaren aurkezpena
Klikasi plataformaren aurkezpenaAzkue Fundazioa
 
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02Azkue Fundazioa
 
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukeraSarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukeraAzkue Fundazioa
 
Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...
Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...
Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...Azkue Fundazioa
 
Telelana: etxetik lan egiteko aukera
Telelana: etxetik lan egiteko aukeraTelelana: etxetik lan egiteko aukera
Telelana: etxetik lan egiteko aukeraAzkue Fundazioa
 
Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?
Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?
Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?Azkue Fundazioa
 
Sarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III Jardunaldiak
Sarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III JardunaldiakSarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III Jardunaldiak
Sarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III JardunaldiakAzkue Fundazioa
 
Pinterest tutoriala 2012-05
Pinterest tutoriala 2012-05Pinterest tutoriala 2012-05
Pinterest tutoriala 2012-05Azkue Fundazioa
 
Azkue próximos proyectos 2011ppt
Azkue próximos proyectos 2011pptAzkue próximos proyectos 2011ppt
Azkue próximos proyectos 2011pptAzkue Fundazioa
 
Balance del primer año de azkue fundazioa
Balance del primer año de azkue fundazioaBalance del primer año de azkue fundazioa
Balance del primer año de azkue fundazioaAzkue Fundazioa
 
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzeaAzkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzeaAzkue Fundazioa
 
Blogak eta sare sozialak
Blogak eta sare sozialakBlogak eta sare sozialak
Blogak eta sare sozialakAzkue Fundazioa
 

Mais de Azkue Fundazioa (20)

Euskaraldia entitate sustatzaileak
Euskaraldia entitate sustatzaileakEuskaraldia entitate sustatzaileak
Euskaraldia entitate sustatzaileak
 
Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak
Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak
Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak
 
Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoria
Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoriaTeknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoria
Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoria
 
Klikasi plataformaren aurkezpena
Klikasi plataformaren aurkezpenaKlikasi plataformaren aurkezpena
Klikasi plataformaren aurkezpena
 
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
 
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukeraSarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
 
Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...
Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...
Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...
 
Telelana: etxetik lan egiteko aukera
Telelana: etxetik lan egiteko aukeraTelelana: etxetik lan egiteko aukera
Telelana: etxetik lan egiteko aukera
 
Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?
Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?
Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?
 
Sarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III Jardunaldiak
Sarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III JardunaldiakSarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III Jardunaldiak
Sarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III Jardunaldiak
 
Pinterest tutoriala 2012-05
Pinterest tutoriala 2012-05Pinterest tutoriala 2012-05
Pinterest tutoriala 2012-05
 
Azkue próximos proyectos 2011ppt
Azkue próximos proyectos 2011pptAzkue próximos proyectos 2011ppt
Azkue próximos proyectos 2011ppt
 
Balance del primer año de azkue fundazioa
Balance del primer año de azkue fundazioaBalance del primer año de azkue fundazioa
Balance del primer año de azkue fundazioa
 
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzeaAzkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
 
Euskara + IKTak
Euskara + IKTakEuskara + IKTak
Euskara + IKTak
 
Buber sariak
Buber sariakBuber sariak
Buber sariak
 
Blogak eta sare sozialak
Blogak eta sare sozialakBlogak eta sare sozialak
Blogak eta sare sozialak
 
Software librea
Software libreaSoftware librea
Software librea
 
Euskal wikipedia
Euskal wikipediaEuskal wikipedia
Euskal wikipedia
 
Wikipedia Tutoriala 01
Wikipedia Tutoriala 01Wikipedia Tutoriala 01
Wikipedia Tutoriala 01
 

Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

  • 1.
  • 2. Aurkibidea Zer da Instagram? Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram? Has gaitezen aplikazioa erabiltzen Instagramen aritzeko gako batzuk Eta nik zer egin dezaket Instagramen? Aparteko aplikazioak Euskaldunon komunitatea Instagramen Hiztegia Eduki osagarriak
  • 4. Zer da Instagram? • Mundu osoan zehar famatua bilakatu den sare soziala da. • 2010eko bukaeran sortutako plataforma da Instagram, Kevin Systrom eta Mike Kriegeren eskutik eta hasieratik nahiko famatua bilakatu zen. • Zertan datza? Irudietan argazki efektu ezberdinak ezartzea ahalbidetzen du eta irudi hori guztiz aldatzea, marko, filtro, zein koloreen bidez beste itxura eta zentzu ezberdina lortuz. • Argazkiak eta bideoak partekatzean oinarritzen da. Materiala horiek beste sare sozial batzuetan ere partekatzeko aukera ematen du. • Ohiko erabilpena sakelako gailu eramangarrien bidez ematen da, telefonoak bereziki. iPhone, iPod touch, iPad eta Androiderako dago aplikazioa. • Antzinako Kodak Instamatic eta Polaroid kamerak gogora ekartzen ditu argazkiek hartzen duten itxuragatik.
  • 5.
  • 6. Zer da Instagram? Argazkiak eta 15 segundutako bideoak partekatu daitezke 24 filtro ezberdin; azken 5ak 2014ko abenduan 300 milioi erabiltzaileen marka gainditu du 2012an Facebookek erosi zuen Argitalpen bakoitzeko: argazkia/bideoa, testua, @aipamenak, #traolak, url-al, ikonoak idatzi daitezke Geokokapena adierazi daiteke %90a baino gehiago 35 urte baino gazteagoa; %28a 18-29 urte Erabiltzaileen %60a baino gehiago AEBtik kanpo bizi da Egunero 70 milioi argazki edo bideo baino gehiago partekatzen dira Sare sozialik gogokoena nerabeen %23arentzat Filtrorik erabiliena Mayfair da Argitalpenen %83ak traolak. %11ak #nofilter traola 1,2 milioi “Atsegin dut” egunero 1000 iruzkin segunduro Traolarik erabilienak: #love, #instagood, #photooftheday, #happy, #followme, #tbt, #me, #cute
  • 7. Zer da Instagram? Zeintzuk dira Instagrameko osagaiak?
  • 8. Sormena teknologiarekin batzen da Instagramen Sormena eta emozioen bitartez lotura sortzen da erabiltzaileen artean = Komunitate bat sortzen da Norberaren irudia, onlineko izaera eta ospea sendotzeko eta egoa azalerazteko tresna ezin hobea bilakatu da Argazkigintza /Bideoa + [Mobile + Geolokalizazioa]
  • 10. Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram? Zer partekatzen dute erabiltzaileek Instagramen? • Eguneroko bizitzarekin erlazionatutako edozein jarduera. Edozein! • Janaria eta sukaldaritza platerrak • Bidaia eta lekuak, paisaiak • Arkitektura • Kirolak • Argazkigintza • Arteak • Moda • Kirolak • Selfieak • …
  • 11. Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
  • 12. Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram? • Instagram interakzio handiko sarea bilakatu da, bertan ematen diren jarduerei esker. • Erabiltzaileen jarduerarekin lotutako hainbat ekintza sortu dira plataforman: erronkak, eguneko argazkia, gai bati buruzko argazkiak zabaltzea… • Traolak erabiltzen dira lanak taldekatzeko, aldarrikapenekin bat egiteko, ekimenetan parte hartzeko, erabiltzaileen arteko taldeak biltzeko… #PhotoOfTheDay #EgunekoArgazkia #Movilgrafias #Euskadigrafias #JumpOfTheDay #instagood #streets_oftheworld #igers eta tokian tokiko taldeak #somosinstagramers #estaes_euskadi eta tokian tokikoak #bnw #urbanart
  • 13. • Traolarekin identifikatutako edukiak bildu eta bilatu daitezke. • Bakoitza zabaldu eta horren datuak eta egilea, noiz eta non egin izan den ikusteko, iruzkinak egiteko, atsegin dugula adierazteko… Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
  • 14. Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram? • Egun, erronkak, lehiaketak eta abar antolatzen dira. Gai bat jartzen da eta traola bat ezarriz, horrekin edukiak zabaltzen dira. • Edozein motatako erronka izan daiteke: ospakizuna, argazki formatua, teknika edo mota, sormena, ekimen bati lotzeko… Adibidez: #JumpOfTheDay, #Retratos_desenfocados, #Posadosgrafias… • Osatu izan diren taldeen kideen arteko geratzeak ere ematen hasi dira, erabiltzaileak mundu fisikoan ere elkar ezagutzeko. • Markek oso ondo ulertu dituzte plataformaren ondasunak eta etekina ateratzen diote, bezeroekin komunikatzeko aukera aprobetxatuz eta komunitatea sortuz. Instagramek komunitatea sortzen du
  • 15. Badaude kontu eta erabiltzaile bitxiak Instagramen… Argazki bakoitzean sakatu dagokion Instagrameko profilera jotzeko Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
  • 16. Argazki bakoitzean sakatu dagokion Instagrameko profilera jotzeko
  • 17. Argazki bakoitzean sakatu dagokion Instagrameko profilera jotzeko
  • 18. Argazki bakoitzean sakatu dagokion Instagrameko profilera jotzeko Eta oraindik beste Instagrameko aplikazio borobilago bat: artista honek bere jarraitzaileen argazkiak plataformatik hartu, moldatu eta margotu horien gainean eta bere Instagrameko profilera igotzen ditu berriro.
  • 19. Instagram gure bizitzaren parte bat bihur daiteke eta egunerokotasun eta une berezietara lotu
  • 20.
  • 22. Hasiera Zer behar da kontua sortu eta aplikazioa erabiltzen hasteko? • iOS edo Android sistemako sakelako telefonoa • Gogoa Edukiak gorde genitzake Instagramen modu pribatuan, partekatu gabe. Ezarpenetan aukeratu behar da.
  • 23. Sakeleko telefonoetarako Instagram aplikazioa deskargatu behar duzu hasteko: • iPhone, iPad edo iPod-etarako: Appleko App Storetik. • Andoid gailuetarako, Google Playtik. Aplikazioa deskargatu eta izena emateko erabiltzaile izena eta pasahitza sortu besterik ez da behar. Facebook bidez egin daiteke. Ondoren beste datu batzuk eman behar dira.
  • 24. Lagunak bilatzen has zaitezke. Jarioa ikusten da lehenengoz zabaltzerakoan, gure lagun eta jarraitzen ditugun erabiltzaileen jarduera. • Argazki / bideo bakoitzarekin batera ikusten dugu: • Erabiltzailearen izena eta iruditxoa • Noiz argitaratu izan duen • Irudia, bideoa • Erabiltzaileak idatzitako testua (traolak, aipamenak … barne)
  • 25. • Beste erabiltzaileek egindako iruzkinak • Zenbat “Atsegin dut” dituen • “Atsegin dut” egiteko aukera • Iruzkina idazteko aukera • Beste aukerak: edukia salatzeko, beste sare sozialetan partekatzeko, url-a kopiatzeko
  • 26. Beraz, aplikazioa erabiltzen hasi eta berehala interakziorako aukera eskaintzen du Instagramek. Eskaintzen dituen aukera eta baliabideak berdintsuak eta erabilgarriak dira, berdin diola horietara heltzeko nondik heldu garen. Aukerak • Argazkiak/bideoak ikusi. • Atsegin ditugula adierazi eta interakzioa sortu (iruzkinak). • Erabiltzailea jarraitu. • Bere geokokapena ezagutu. • Erabiltzaile horren beste jarraitzaileak ezagutu. • Erabilitako traolak. • Edukia beste sare sozialetan partekatu (Facebook / Twitter). • Esteka hartu.
  • 27. Esploratu, bilaketak egin • Beste erabiltzailen jarduera, argazkiak ikusi eta erabiltzaile berriak deskubritzeko aukera. • Argazki edo erabiltzaileen profilen bidez egin daitezke bilaketak. • Bilaketetarako terminuari dagokion eremuan idatziz baita ere. • Edoizein argazkian sakatuta hori ikusi eta interazkiorako aukerak ditugu. • Jarraitzen ez dugun erabiltzaile baten argazkia zabaltzen dugunean, jarraitzaileak bihur gaitezke zuzenean. • Bere iruditxoan sakatuz bere profila osoa ikus genezake.
  • 28. • Edozein argazki edo bideotan irudian bi biderrez klik eginez eduki hori atsegin dugula adieraziko dugu. Esploratu, bilaketak egin
  • 29. Erabiltzaile baten profila • Argazkian sakatuta profila osoa ikusteko aukera. • Erabiltzaile horren bioa. • Jarduera eta datuak. • Argazki/bideo guztiak ikusteko aukera. • Geokokapenaren arabera argazkiak mapa baten ikusteko aukera • Argitaratu izan dituen eduki guztiak.
  • 30. Erabiltzaileen araberako bilaketa • Argazkiak • Jarraitzeko aukera • Profila osoa ikusteko aukera
  • 31. Jarduera • Jarraitzen dituzun erabiltzaile eta zure jarduera agertzen dira atal honetan • Jarraitzen dituzun erabiltzaileak: zein argazki atsegin duten, egin izan dituzten iruzkinak • Beste batek atsegin izandako argazkian sakatu eta zabaltzeko aukera duzu • Zure jarduera: zeinek sakatu izan duen “Atsegin dut” zure argazkitan eta zein argazkitan, zeinek jarraitzen zaituen, egindako iruzkinak argazki bakoitzeko; guztiak denbora erreferentziarekin
  • 32. Gure edukietan atsegin izan dutenen kopurua adierazten duen ikonoa sakatuta, horien zerrendara jo genezake. Eta hor: • Profila ikusteko aukera • Jarraitzeko aukera
  • 33. Profila Norberak moldatu behar du bere profilean ikusiko diren datuak. Interakzioa sustatzeko garrantzitsua: • Izena eta iruditxoa • Bioa, estekak eta abar barne • Geokokapenaren araberako erakustea • Gure edukiak agertuko dira • Beste datu batzuk: argitaratutako edukiak, zenbat jarraitzaile ditugun eta zenbatei jarraitzen diegun. • Gure profiletik ezarpenetara jotzeko botoia dugu.
  • 34.
  • 35.
  • 36. Partekatzeko funtzioa: • Gure argazkiak partekatzeko baliabidea daukagu; facebook, Twitter, Tumblr, Flickr eta Foursquaren, sare sozialei dagokionez; eta posta elektronikoz edo argazkiaren esteka sortuz.
  • 37. Besteen profilak ikusi eta kuxkuxeatu bai… Baina has gaitezen gure argazkiak egiten eta argitaratzen!
  • 38. Kamara • Argazkia zuzenean egin genezake edo dagoeneko argazki bildumatik bat hartu eta moldatu. • Argazkia edo bideoa egingo ditugun aukeratuko dugu. • Flasharen aukerak dauzkagu. • Kamara ondo heldu eta argazkia egiteko botoia sakatu. • Ediziorako pantailara aldatuko da.
  • 39. Edizioa Sormena eta orijinaltasuna adierazteko aukera dugu hemen. • Aplikazioak automatikoki moldatu dezake argazkia, argitasun aldetik. • Norberak aukera dauka ikuspegi ezberdinetako doikuntza egiteko: argitasuna, kontrastea, berotasuna, saturazioa, nabarmentzea, itzalak, desenfokatzea… • Eta hemen ere filtroak erabiltzeko aukera dago. Filtroak dira Instagramek proposatu duen berrikuntzarik nabarmenena argazkiak partekatzeko baliabideen artean.
  • 40. Hauek dira Instagramek egun eskaintzen dituen filtroak eta bakoitzak sortzen duen efektua:
  • 41. 2014ko abenduan azken bostak aurkeztu eta kudeatzeko sistema ezarri zuen
  • 42.
  • 43.
  • 44.
  • 45.
  • 46. • Argazki baten itxura nabarmen aldatzen da filtro bat edo beste aplikatuz. • Argazki berdinari filtro ezberdina jarriz, emaitza guztiz ezberdina eta zentzua ere alda dezake. • Lortu nahi den helburuaren arabera bata zein bestea aukeratuko dugu. • Frogak egitea da egokiena. • Norberaren gustu petsonala eta sormena jokatzen dute hemen.
  • 47. Argitaratzea Argitaratzeko unea heldu da! Azken pausua ondo betetzeko: • Testua bete, aipamenak, traolak, ikonotxoak eta abar erabiliz, nahi izanez gero • Beste erabiltzaile batzuk etiketa daitezke (eta horrela beraien profilen jakinarazpenetan jasoko dute): botoia sakatu, argazkian sakatu punturen baten eta erabiltzailearen izena idazten hasi. • Geokokapena: non eginda dagoen adierazteko. Lekua aurkituko ez balu, idazteko aukera ematen du.
  • 48. • Sare sozialetan partekatu nahi baduzu, dagokionaren botoia sakatu. • Testua moldatzeko aukera izango duzu. • Dagokion sarearekin lotuko du zure kontua (lehenengoz egiterakoan baimena eskatuko dizu eta behin datuak emanda, hurrengorako gordeko ditu). • “Compartir” edo “Share” botoia sakatu eta argitaratuta!
  • 49.
  • 52. Argazkia ateratzeko, hobeto telefonoaren kamara erabiltzea, Instagramekoa zuzenean baino. Erresoluzioa ez da berdina Argiaren bila joan. Mugimenduan balego objektua, argia bilatu Telefonoa ondo sostengatu eta ez mugitu. Txorakeria, ezta? Kamararen enfokatzeko baliabidea erabil ezazu Argazkiak hobetzeko truku batzuk Kamararen lentea garbi dago? Haurren kasuan begiratu beharrekoa! Telefonoaren aurreko lentea: bereizmena atzekoarena baino txikiagoa da. Kontutan izan
  • 53. Zooma: honen erabilpena neurtu argazkia ateratzerakoan. Hobeto gu mugitzea edo argazkia egitea eta zooma gero erabiltzea Lerroak edo grid delakoa: erabili. Konposaketaren herenen araua erabili Argazkia karratua izatea: horrela Instagramera igotzean ondo doituko dela bermatzen dugu. Objektuaren atzekaldea eta argazkiaren atzeko planoa, garbiago hobeto Badaude hainbat osagarri: flash-ak, lenteak, telefonorako babesak eta geruzak, selfietarako makilak … Aparteko aplikazioen bidez ere argazkiaren tamaina eta proportzioa doitzeko aukera dago
  • 54. Argazki oina eta izenburua: burua astindu eta sormena erabili! Askotan, gutxiago gehiago da Aparteko aplikazioak erabiliz askotan emaitza asko hobetzen da.
  • 55. Jarduera egokiak Instagramen Behin aplikazioa erabiltzen hasten zarenean eta atsegin baduzu, agian gehiagorako gogoa sortuko zaizu eta jarraitzaile gehiago lortu eta harremanak sendotu nahi izango dituzu. Hemen Instagramen egoki aritu eta etekin handiagoa ateratzeko gomendio batzuk: • Profila ondo egokitu: jarraitzaileak irabazi nahi badituzu, ezarpenak ondo doitu zure profilean: argazkia, bioa osatu… • Istorioak kontatu: emozioen bidez jarraitzaileekin hobeto lotuko duzu. • Ez hartu beste erabiltzaile baten irudirik eta zure burua egile moduan aurkeztu. • Ez aprobetxatu beste erabiltzaile batek zabaldutako irudiak bertan zure produktuen salmenta egiteko edo zuri buruzko publizitatea egiteko, iruzkinetan eta abar.
  • 56. • Edizio programak erabil itzazu zure argazkien kalitatea hobetzeko eta sormena adierazteko. • Filtroen erabilpena: zeintzuk dira zure jarraitzaileei gehien atsegiten zaizkien filtroak? • Traolen erabilpena: argazki bakoitzeko 30 erabil daitezke. Oreka bilatu behar duzu irudia eta erabilitako traolen edukia eta kopuruaren artean. Traola erabilienak jarraitzaileak erakarri ditzakete, baina irudiarekin bat egin behar dute. • Zure jarraitzaitzaileak zaindu: iruzkinak eskertu, galderei erantzun, atenditu… • Ez hartu baimenik gabe inoren edukia. Zabaldu nahi baduzu, birbidalketa egin (badaude honetarako programak) eta egilea aipatu. Inoren edukia beste zerbaitetarako erabili nahi izanez gero, baimena eskatu. • Beste sare sozialetan zabaldu zure Instagrameko jarduera.
  • 57. Esaten da Instagramek argazkilari onak garelakoaren ametsa edo gogoa betearazten gaituela. Instagram gure bizitzari buruzko gertaerak eta abar partekatzeko tresna aproposa da. Aukera handiak ematen dizkigu sormena erabiltzeko eta gauzak beste modu batez adierazteko, harremanak egiteko, besteengandik ikasteko, lekuak eta ohiturak ezagutzeko… Baina ez dugu ahaztu behar benetazko bizitza eta onlinean erakusten dugunaren arteko oreka mantendu behar dugula, bi zentzutan: segurtasuna eta pribatutasuna zaindu eta sare sozialek eragin dezaketen errealitatea ulertzearen ikuspuntutik.
  • 58.
  • 59.
  • 60. Instagram eta adingabekoak Azken ikerketen arabera, estatu espainolean sare sozialen erabilpena 11 eta 14 urteko nerabeen artean orokorra da. Smartphoneak dituzten 11 eta 14 bitartekoen %72ak gailu hori sare sozialetan ibilitzeko erabiltzen du. Instagramen erabilpena nerabeen artean nabarmen igo da: Lehen Hezkuntzako 6. mailan profila zabaldu duten ikasleen kopurua handia da eta Bigarren Hezkuntzako 1go mailakoen artean, gehienek profila dutela aitortzen dute. Nerabeentzat Instagram komunikazio bidea bilakatu da: gogoko gauzak partekatu, harremana izan, komentatu, hitz egin, beraien gaietaz mintzatu, mezuak bidali eta pertsonai famatuen jardueraren jarraipena egiten dute.
  • 61. Instagram eta adingabekoak Zergatik atsegin dute Instagram? Atsegina da, oso bisuala eta erakargarria, irudia nagusi da, intuitiboa eta erraza erabiltzeko. Zer egin adingabekoak babesteko? Hemen aholku eta ideia batzuk: • Instagram izatez ez da tresna arriskutsua. 14 urte izan behar dute legez bertan izena eman ahal izateko, baina gazteagoek ere kontua zabaltzen dute, sistemak ez duelako kontrolik ezartzen eta ez duelako adina galdetzen. • Guraso eta adingabekoek batera Instagram erabiltzen ikastea jarduera positiboa bilakatu daiteke: bata besteengandik ikasi, sormena sustatu, arriskuei buruz hitz egin…
  • 62. • Instagram kontu bat zabalik ez izateak ez du esan nahi adingabekoaren irudirik ez dela agertuko sarean; beste erabiltzaile baten bidez ager daiteke. • Adingabekoek, oinarrizko arau eta gomendio batzuk ulertuta, arazorik gabe erabil dezaketen sarea da. • Kontutan izan nahiz eta erabiltzaile pribatu bezala agertu, profilaren izena, iruditxoa eta bioa guztiz publikoak dira. • Errespetua eta norbera eta bestearen irudia zaintzea oinarrizkoa da. Bai edukiak partekatzerakoan, eta bai bestek partekatutakoa komentatu eta zabaltzerakoan. • Gazteari galdetu nola eta zertarako erabiltzen duen Instagram. • Partekatzen dituen edukiak bere nortasun digitala osatzen dutela uler arazi. Edozein lekutan ager daitekela, ez dela desagertuko eta ondorioak izan ditzakela.
  • 63. • Instagramek segurtasunerako baldintza batzuk bermatzen ditu: • Argitaratutako edukiak ezabatu daitezke. • Etiketatu edo etiketak kentzeko aukera dago Instagramen. • Erabiltzaileak blokeatu daitezke. • Edukiak salatu daitezke. Gai honi buruzko informazio gehiago bilduta dago eduki osagarrien atalean
  • 64.
  • 65. Eta nik … zer egin dezaket Instagramen?
  • 66. Eta nik zer egin dezaket Instagramen? Kontua sortu eta orain ez dakizu nori jarraitu. Esan bezala, Instagram interakzio handia sortzen duen sarea da. Badago beste erabiltzaile batzuk aurkitu eta komunitatean parte hartzen hasteko zenbait aukera, plataforma hau aproposa bai da horretarako. Zelan hasi harremanetan? Non aurkitu erabiltzaile interesgarriak? Nori jarraituko diot? Nola lor dezaket beste erabiltzaileekin lotzea? • Zure inguruko lagun eta kontaktuetatik hasi. Horiei jarraitu eta ikusi horien jarduera. • Zure lagunen edukien iruzkinetan beste erabiltzaile batzuen profilak ikusi. • “Atsegin dut” adierazi omen dutenen profilak ikusi. • Instagramen bilatzailearen bidez eduki edo erabiltzaileen araberako bilaketak egin ditzakezu.
  • 67. • Gogoko edo arduratzen zaizun araberako bilaketak egin. • Edozein erabiltzaileren profilean bere jarraitzaile eta jarraitzen dituenen kopurua agertzen da. Horietan sakatuz profila gehiago deskubrituko ditugu. • Traolen araberako ikerketa: traola bat sakatu eta horrekin zabaldu izan diren eduki eta erabiltzaileetara helduko zara. • Atsegin dituzun edukiei buruzko interesa adierazi: iruzkindu, galdera edo erantzunak bota… • Marka, produktu, enpresa, ekimen… eta abarrek gaur egun presentzia handia daukate Instagramen. Atsegin badituzu, jarraitu hauek ere.
  • 68. Ideia falta? Zer partekatu dezaket? Zuk uste baino gauza eta une gehiago partekatu ditzakezu Instagramen: zure eguneroko bizitzari buruzko bitxikeriak edo une berezi bat; zure lanaren beste ikuspegi bat; zure auzo/herri/hiriko txokoak, zaletasunak… Baina oraindik ideien faltan bazaude, hemen proposamen batzuk: • Sormena piztu! Hori beti! • Lagunen arteko une bitxiak edo egunerokoak. • Lagunen arteko edozein argazki ezberdina bihurtu eta egoera beste modu batez azaldu. • Hain modan dauden selfie delako horiek.
  • 69. • Zaletasun bat duzu? Ezagutzera eman horren berezitasunak. • Aipuak sortu, gogokoen dituzun esaldiekin, asmatutakoekin, unean- uneko gaien edo garaien inguruan. • Zure gogokoen idazle, kantarien… aipuak. • Zure eguneroko ibilbidean ideiak aurkituko dituzu, kamararen atzetik ikusita. • Egunero proposatzen diren erronketan parte hartu. • Eta zuk zure buruari erronka bat proposatu baita ere. • Argazki ezberdinak bildu eta collageak egin.
  • 70. • Eguraldiak eta inguruneak hainbat aukera eskaintzen dizkigu. • Beste garai bateko uneak gogoratu edo antzeztu. • Jarduera dibertigarria proposatu. • Errealitatea beste ikuspuntu batetik islatu. • Eguneroko objektuen bitxikeriak. • Irribarreak beti dira atseginak eta goxoak… • Maitasuna eta poztasuna kutsakorra da, saiatu.
  • 71.
  • 73. Hamaika aparteko aplikazio dago Instagramekin lotzeko eta argazki edo bideotan efektu ezberdinak lortzeko. Hemen batzuk besterik ez dira agertzen, behar ezberdinetarako erabil daitezkeenak.
  • 74. Jarraitzaileak irabazteko eta harremana sustatzeko aplikazioak Tags for Likes: argazkiei traolak eransteko erabakitzen laguntzeko InstaFollow: jarraitzaileak lortzeko jokoaren dinamika aprobetxatuz InstaMessage: bapateko mezularitzarako aplikazioa Textgram: argazkietan sormena lantzeko: testuak jarri, graffitiak egin… InstaRepost: argazki eta bideoetan jabetza edo egilearen izena agertzeko eta hauek birbidaltzeko Repost: argazki eta bideoetan jabetza edo egilearen izena agertzeko eta hauek birbidaltzeko Instaplace: geokokapena gehitzeko eta lekuari buruzko datuak agertzeko FoodShareFilter: Manos Unidas elkarteak sortutakoa, janaria partekatzeko baina helburu sozialekin
  • 75. Camera +: oinarrizko edizioak egiteko; objektua mugimenduan dagoenean emaitza onak Pro HDR: paisaietako argazkitarako eta argia emateko aproposa. Irudien edizioa egiteko aplikazioak Xnview fx: ediziorako hainbat baliabide eta filtroak Diptic: Collage-ak osatzeko Whitagram: argazkiak birdimentsionatzeko eta karratu zuria jartzeko. Afterlight : baliabide ugari 100 Cameras in 1: filtroak InstaSize: argakiaren tamaina doitzeko Lenslight: argiarekin jolasteko eta efektuak sortzeko Fuzel Pro: mosaikoa eta collage-ak egiteko
  • 76. LabelBox: irudietan etiketak itsatseko Picfx: edizioa eta hainbat baliabide Bubble Frame: markoak eta testuak jartzeko Phonto: testuak jartzeko hainbat letra mota eta baliabide Magic Hour: filtro eta efektu ezberdinak Wood Camera: filtro, efektu, baliabideak Cuptakes : atzeko planoak sortzeko Instamap: geolokalizazioaren arabera mapa baten kokatzeko
  • 77. Statigram: Estadistikak eta datuak. Ordenagailuaren bidez aritzeko Instagram ordenagailuaren bidez kudeatzeko: Instagrameko onlineko bertsioa Gramfeed Webstagram
  • 78. Instagrameko argazkiak inprimatzeko aukerak • Printstagram: aukera ezberdinak argazkiak inprimatzeko • PostalPix • CanvasPop: eskegitzeko euskarrian bihurtu • Blurb: bilduma liburuan • Artifact Uprising: bildumak euskarri ezberdinetan • Instagoodies: pegatinak • Boo Box by Hatchcraft: eskegitzeko markotan jartzeko • Sticky9: euskarri ugarietan irudiak inprimatzeko aukera: pegatinak, posterrak, gailuen babesleak …
  • 79. Instagrameko argazkiak inprimatzeko aukerak • ImageSnap : keramikazko irudiak • Artflakes • Casetify: gailuen babesleak sortzeko • Postagram: postalak • Stitchtagram: burkoiak eta zorroak • Instaprint: argazkiak inprimatzeko gailua
  • 80.
  • 82. Euskaldunon komunitatea Instagramen • Euskal herritarrok komunitatea sortu dugu ere Instagramen. Hainbat traolekin partekatzen ditugu edukiak. #igerseuskadi #igersbilbao #igersgasteiz #igersdonostia #euskogram #visiteuskadi #BasqueCountry #loves_euskadi #euskorincones #euskadibasquecountry #euskadigrafias #euskofotos #naturaleza_euskadi Bilboren kasuan, gainera: #gaurbilbao, #ilovebilbao, #bilbaolovers, #botxografia, #bilbaocity, #somosbilbaolovers, #verybilbao, #instabilbao • Tokian tokiko traolak eta erabiltzaile taldeak sortu eta sortzen dira.
  • 83. Euskaldunon komunitatea Instagramen • Eta gure artean erronkak, ekimenak sustatzeko traolak eta abar sortzen dira. #naturaleza_euskadi erabiltzaile ugari biltzen duen beste talde bat da. @naturaleza_euskadi k oraintsu lortu ditu 1000 jarraitzaile bere profilean eta 10.000 argazki baino gehiago #naturaleza_euskadi traolarekin.
  • 84. Euskaldunon komunitatea Instagramen Tokian tokiko taldeak sortuz joan dira, hiriz-hiriko #iger komunitateak. @igersbilbao, adibidez, lehenetarikoa da eta orain dela gutxi #igersbilbao traoladun 100.000 argazkietako marka gainditu izan du.
  • 85. #igerrak Euskaldunon komunitatea Instagramen #Igerrak Instagram erabiltzaile euskaldunon sortu berri den komunitatea da. Ikastaro hau aprobetxatu nahi izan dugu egitasmo honen aurkezpena egiteko eta horretarako gonbidatu ditugu. Gaur gurekin, eta lehenengoz publikoaren aurrean, @Igerrak = #Igerrak taldearen aurkezpena.
  • 86. #igerrak Euskaldunon komunitatea Instagramen Igerrak Instagrameko euskaldunon komunitatea da. Helburu zehatz batekin jaio gara: mundu osoko euskaldunak bilduko dituen komunitatea izatea. Euskaldunzaharrak, euskaldunberriak, gutxi dakitenak, asko dakitenak, hemengoak, hangoak... Berdin dio!! Euskaldunak elkar ezagutzeko erabiliko ditugun tresnak erronkak eta lehiaketak dira. Horretarako etiketak erabiliko ditugu. Gure eskaera bakarra zuen argazkietan esaldiren bat euskaraz idaztea da. Azaroan jaio ginen eta gaur 700 euskaldun baino gehiago gara eta gure etiketan #igerrak 5000 argazki daude.
  • 87. Euskaldunon komunitatea Instagramen Ideia bat daukagu bihotzean: "Euskarak egiten gaitu euskaldun". Instagram euskaraz beteko al dugu? Eta nork daki, egunen baten Instagram sarea Euskeraz egon liteke.
  • 88.
  • 89. Hasiko gara euskara zabaltzen Instagramen? #EuskararenEtxea n egoteak hamaika aukera eskaintzen dizkigu…
  • 91. Hiztegia Instagram erabiltzen hasten zarenean traola batzuk maiz agertzen direla ikusiko duzu. Batzuk siglak besterik ez dira. Hemen traola horien zerrenda eta bakoitzaren esanahia. #OOTD OOTDk “Outfit of the Day” esan nahi du. Zeri buruz ari diren traola honekin? “Eguneko janzkera” bezala itzuli genezake. Moda eta osagarriei buruzko profiletan oso erabilia eta jarraitua. #WCW “Woman Crush Wednesday” , hitzak adierazten duen bezala asteazkenetan erabiltzen da, miresten duten emakumezko baten argazkia partekatzeko. #Regram #Regram traola, bir-argitaratu izan den argazki bati buruz ari denean erabiltzen da. Beste erabiltzaile baten argazkia hartu, zabaldu (bera aipatuz edo horretarako sortutako aplikazioren baten bidez) eta traola honekin adierazi. Twitterreko birtxioaren parekoa.
  • 92. Hiztegia #Foodporn Sukaldaritzako plater atseginak partekatzeko. #POTD “Photo of the Day“, eguneko argazkia. Erabiltzaileek euren eguneko argazkirik onena partekatzeko erabiltzen dute eta beste profil batzuek erronka proposatzeko. #GF “Gang Family” edo “Global Family“. Munduan zehar argazkilaritza zaletasun gisa dutenen komunitatea. Webgune propioa daukate eta traola honekin eguneko argazkirik onena partekatzen dute. #MCM “Man Crush Monday” #WCW -ren antzerakoa, baina kasu honetan astelehenetan argitaratuta eta gizonezko baten argazkia da partekatzen dena. #F4F “Follow for Follow“, jarraitzen banauzu jarraituko zaitut, edo horrelako zerbait adierazteko. #Fitspo Kirolzaleek fitness, kiroletako jarduerak, ohitura osasungarriak eta gorputza osasuntsuak argitaratzeko erabiltzen dutena.
  • 93. #BNW “Black and White”, zuri beltzezko argazkiak. #L4L #F4Fren antzerakoa, “Like for Like” zentzuan: atsegin duzula esaten baduzu, nik zurea atsegin dudala adieraziko dut. #WHP Weekend Hashtag Project, Instagramek ezarritakoa da: asteburuko irudien lehiaketa izendatzeko erabilia. Lehiaketa honetan parte hartuz zure ospea izugarri igoko da plataforman. #TBT “Throwback Thursday“, antzinako edo txikitako argazkiak partekatzeko proposamenarekin bat egiteko; hau egiteko eguna ostegunero izaten da. #FBF Flashback Friday, #TBTaren antzerakoa, baina astero ostiraletan iraganeko irudiak argitaratzeko. #Petstagram #Petstagram, etxeko abere, maskoten argazkiak partekatu eta identifikatzeko erabili izan ohi den traola. Hiztegia
  • 94. Hiztegia #SelfieSunday Hain modan dauden selfi delako horiek argitaratzeko erabili ohi da. Hasieran igandetan bakarrik argitaratutako irudiak zabaltzeko ezarri zen, baina gaur egun edozein unetan selfieak partekatzeko erabiltzen da. Oso erabilia da eta 11 milioi irudi baino gehiago dago traola honekin. #GOTD “Gram of the day”, #POTDren antzerakoa da: zure eguneko argazkirik onena argitaratzeko. #SMH “Shake My Head“, azalpenik ez duen edo ulergaitza den irudi bat argitaratzen denean. #LMAO “Laughing my ass off”, barrez lehertuta adierazteko. Barregarriak diren argazki eta bideoak izendatzeko eta jarraitzaileen atentzioa deitzeko. #Instamood Erabilien diren traolen artean dago, argitalpenaren bidez zure gogoa adierazteko.
  • 95. Hauek une honetan oso erabiliak diren traolak dira. Baina etengabe berriak sortzen dira. Gogoratu erabiltzaile berriak ezagutzeko eta gogoko dituzun gaiak jarraitzeko aproposak direla.
  • 97. Eduki osagarriak eta gehiago ikasteko… • Herenen araua argazkigintzan • Orma irudi bat osatzeko Instagrameko argazkiekin • Instagrameko laguntza zerbitzua • Instagramek osatutako (Connect Safely eta Protegeles.com- ekin batera) Instagram erabilpenarako gurasoentzako gida (Guía para padres sobre el uso de Instagram).
  • 98.
  • 99.
  • 100. Irudiak eta kredituak: Instagram Flaticon: CouCou Freepik Anna Vitalen infografia Luis Quiles Dokumentu hau Creative Commonseko Aitortu - Ez Komertziala - Partekatu Berdin (cc by-nc-sa) lizentziapean sortu da. Zer esan nahi du horrek? Lizentzia honek lana partekatu eta jendaurrean hedatzeko eskubidea ematen du baita lan eratorriak sortzeko ere. Horretarako derrigorrezkoa da lanaren kredituak aitortzea. Gainera ezin da lan hau (ezta bere eratorriak ere) merkataritza xedeetarako erabili. Azkenik, lan hau aldatzen bada, edo lan eratorri bat sortzen bada, sortutako lana baimen honen berdin-berdina den beste batekin soilik banatu ahal izango da. Dokumentu honek Azkue Fundazioak osatu eta eskainitako Instagrameri buruzko ikastaroaren edukiak biltzen ditu. Ikastaro hau 2015ean eskaini zen Bilbon, Euskararen Etxean, urtarrila eta martxoa bitartean.
  • 101. #EskerrikAsko! Instagram oraindik atsegin ez baduzu, saiatu berriro eta joan hasierara ;-)